Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4552

EBAZPENA, 2012ko irailaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntzak ematen dizkiena.

Diru-laguntza hauek 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez ematen dira, euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.

Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2012ko urtarril-ekaina epeari dagokio, gehienez ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala