Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4551

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko dena.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abuztuaren 21eko Agindua, udalei bake-epaitegien 2012ko funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematekoa, 2012ko irailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Agindu horren 1. artikuluan xedatzen denez, bake-epaitegia duten udalerrietako udalei diru-laguntza emango zaie epaitegi horien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.

5. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendariak ebatziko du, ofizioz, funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematea, agindua argitaratu eta hilabeteko epean.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren udalei diru-laguntzak ematea, bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko. Diru-laguntzen zenbatekoak eranskinean jasota daude.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, udal interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.

Justizia Administrazioa Eraberritzeko zuzendaria,

JESUS M.ª GARCIA AREJULA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala