Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4550

195/2012 DEKRETUA, urriaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbatetan aldatu izan da, eta aldaketa horietako bat ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren eskutik heldu zen; izan ere, 105/2007 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak aldatu zituen, Analisi Funtzionalen prozesuaren ondorioz.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Ekainaren 28ko 135/2011 Dekretuak Transferentzien Bitariko Batzordearen 2011ko ekainaren 22ko Akordioa onartu zuen. Akordio horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntza-arloan eskualdatu zitzaizkion eginkizun eta zerbitzuak gehitu egiten zaizkio (unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzea). Bada, dekretu horren bidez, karrerako funtzionarioak transferitzen dira, 2011ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Transferentziaren egunetik aurrera (2011ko uztailaren 1a), transferitutako langile horiei behin-behineko ordainsari-erregimena aplikatu zaie –Administrazioko gutxieneko ordainsari-mailan oinarritutakoa–, harik eta dagokion Lanpostu Zerrenda onartu arte.

Beraz, Lanpostuen Zerrendaren aldaketaren eraginak –administratiboak nahiz, hala badagokio, ekonomikoak–, egindako balorazioen ondoriozkoak, eginkizun eta zerbitzuen eskualdaketa egunetik aurrerakoak izango dira, hau da, 2011ko uztailaren 1etik aurrerakoak.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Zenbait zentro organikotan funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea; zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2011ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala