Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4549

EBAZPENA, 2012ko irailaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, beraren bidez 2012ko urterako Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2012ko diru-laguntzak ematen dira.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2012ko ekainaren 12ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2012ko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

2012ko ekainaren 12ko Ebazpeneko 9. eta 12. artikuluetan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte mistoei eta gizon-elkarteei diru-laguntzak ematea, orotara hogeita hamar mila (30.000) euroz. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko apean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko irailaren 24a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala