Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4547

EBAZPENA, 2012ko irailaren 10ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legearen gainekoa.

Hartu da Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa, eta c) puntuarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legeari buruzkoa, ebazpen honi erantsita doana.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 10a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEAREN AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AURREZKI-KUTXEI BURUZKO EKAINAREN 14KO 11/2012 LEGEAREN GAINEKOA

2012ko abuztuaren 16ko bilkuran, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu zuen:

1.– Negoziazioei ekitea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei buruzko ekainaren 14ko 11/2012 Legearen 14.4, 23., 24., 25., 26., 28., 29., 32., 48., 50. eta 61. artikuluen inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko.

2.– Lan-talde bat izendatzea, Bitariko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

3.– Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ere bai.

Madril, 2012ko abuztuaren 16a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala