Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2012ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4545

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira lege honetan: 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa. Lege hori 2012ko uztailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 132. zenbakian, eta zuzendu egiten da jarraian:

2012/3068 (41/39 eta 41/40) orrialdeetan, laugarren xedapen gehigarriak gehitutako kapituluaren eta artikuluen zenbakikuntza ez da zuzena, eta, beraz, xedapen gehigarri hori, berridatzita, honela geratzen da:

«Laugarrena.– Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen aldaketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan, IX. kapitulu berri bat sartzen da. Honela geratuko da idatzita:

IX. Kapitulua.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ikasketa Egiaztagiriak eta Baliozkotzeak Egiteagatik ordaindu beharreko tasa.

95 sexies artikulua.– Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa-egiaztagiriak eta beren kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak, eta orobat kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea.

95 septies artikulua.– Subjektu pasiboa.

Tasa horren subjektu pasiboak dira ikasketa-egiaztagiri horiek eta beren kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak, eta orobat, kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa eskatzen dituztenak.

95 octies artikulua.– Sortzapena.

Dagozkion egiaztagiri edo dokumentuak egitean sortuko da tasa. Hala ere, agiria emateko eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.

Ikasketa-egiaztagiriak ofizioz egiten direnean, agiriok emateko eskabidearekin sortuko da tasa, eta une horretan eskatuko da bere ordainketa.

95 nonies artikulua.– Kuota.

Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (euroak):

a) Homologazioak: 122,98 euro.

b) Ikasketa-egiaztagiriak egitea: 23,83 euro.

c) Aitorpen- eta baliozkotze-eskabideak: 50,00 euro.

d) Kopiak, kopia kautoak, kautotutako kopiak eta agiriak konpultsatzea: 4,69 euro. Konpultsatu beharreko dokumentuaren orri gehigarria: 0,47 euro».


Azterketa dokumentala