Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4511

IRAGARKIA, Hondarribiko portuan bela-eskolarentzako plataforma bat eraikitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 8/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 8/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Hondarribiko portuko bela-eskolako plataforma eraikitzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Hondarribia (Gipuzkoa).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta sei mila, ehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita bi zentimo (406.147,82), gehi hirurogeita hamahiru mila, ehun eta sei euro eta hirurogeita bat zentimo (73.106,61) BEZarenak. Beraz, guztira, laurehun eta hirurogeita hemeretzi mila, berrehun eta berrogeita hamalau euro eta berrogeita hiru zentimo (479.254,43).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko irailaren 3a.

b) Esleipenduna: Comsa SAU.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hirurogeita bederatzi mila, bostehun eta berrogeita hamabost euro eta hamahiru zentimo (369.555,13), gehi hirurogeita hamazazpi mila, seiehun eta sei euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (77.606,58) BEZarenak; beraz, guztira, laurehun eta berrogeita zazpi mila, ehun eta hirurogeita bat euro eta hirurogeita hamaika zentimo (447.161,71).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2012ko irailaren 10a.

b) Kontratista: Comsa SAU.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana