Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4509

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 370/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 370/2011 hitzezko judizio-prozedura bideratu da, Aseplan Aholkularitza, S.L. sozietateak eskatuta, Andrei Bilan-en aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horretan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

«5/12 EPAIA

Tolosan, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hemezortzian.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile titular den Raquel Gallego De Paz andreak adierazten du, 371/11 hitzezko judizio zibilaren prozedura bideratu dela, Aseplan Aholkularitza, S.L. sozietateak eskatuta, Andrei Bilanen aurka (prokuradorea: David Fernández Massó). Eta demandatua, auzialdian agertu ez denez, auzi-iheslari deklaratzen da.

EPAITZA

Lehenengoa.– Osorik baiesten dut David Fernández prokuradoreak Aseplan Aholkularitza, S.L. sozietatearen izenean aurkeztu duen demanda, Andrei Bilanen aurkakoa. Horregatik, azken hori kondenatu egiten dut berrehun eta hogeita hamalau euro eta hirurogeita zazpi zentimo (234,67) eta interesak –laugarren oinarriaren araberakoak– ordaintzera.

Bigarrena.– Prozesuko kostuak bosgarren oinarriaren arabera ezarriko dira.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun dituztela ebazpenaren aurkako apelazio-errekurtsoa aurkezteko. Errekurtso horretaz arduratzea Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagokio.

Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian behin betiko epaituz, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Andrei Bilan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko martxoaren hemeretzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala