Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4505

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2012. urtean HEOCaren euskarako komunikazio-gaitasunaren mailak egiaztatzeko probetan arituko den Azterketa-batzordeko kide berri bat izendatzeko dena.

HABEren zuzendari nagusiaren 2012ko otsailaren 13ko eta martxoaren 12ko Ebazpenen bidez, HEOCean ezarritako euskara-mailak egiaztatzeko 2012. urteko ohiko deialdiak abiatu ziren, eta ekitaldi horretako deialdi guztietan arituko ziren Azterketa-batzordeko kideak izendatu ziren.

2012ko irailaren 12an Azterketa-batzordean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen izenean aritu den kideak, Carmen Rodríguez Núñezek, lan horietan jarraitu ezina adierazi du. Horregatik, aurrerantzean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen izenean arituko den kidea izendatu beharra dago.

Beraz, aipatu xedapenean agindutakoa betetzeko, eta Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduak eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Rodríguez Núñezen izendapena gaurtik aurrera indarrik gabe uztea, euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izan baita 2012. urteko deialdietarako Azterketa-batzordean.

Bigarrena.– Iñaki Varona Urbina izendatzea 2012. urtean arituko den Azterketa-batzordeko kide, aurrerantzean euskaltegi pribatu eta autoikaskuntzarako zentroen ordezkaria izango baita.

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko irailaren 19a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana