Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4503

EBAZPENA, 2012eko abuztuaren 3koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, kide anitzeko organo bateko kideak izendatzeko dena. Organo horrek ebazpen-proposamen bat egin behar du esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzen eta jarduerak garatzen dituzten erakunde publikoei diru-laguntzak emateko.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez bidez, erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak onartu ziren. Agindu horren 8.3.artikuluaren arabera, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira, eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak izendatutakoa, ebazpen-proposamena egiteko. Hauek izango dira organo horretako kide: Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria (lehendakaria izango da) eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikariak (gutxienez eta gehienez lau; horietako bat idazkaria izango da).

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Honako hauek izendatzea erakunde publikoei esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoan jarduteko.

Lehendakaria:

Iñaki Múgica Flores jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Batzordekideak:

Emilio Sola Ballojera.

Isabel Rejado Vigalondo.

Itxaso Goikoetxea Etxebarria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 3a.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,

Iñaki Múgica Flores.


Azterketa dokumentala