Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2012ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4494

HUTSEN ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «158/2012 Dekretua, abuztuaren 21ekoa, Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa izeneko sozietate anonimoak kudeatutako nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza-zerbitzuko baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren nahiz Justizia eta Herri Administrazioa Sailaren esku uzten dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa izeneko sozietate anonimoak kudeatutako nekazaritzako eta nabigazio eta arrantzako prestakuntza-zerbitzuko baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren nahiz Justizia eta Herri Administrazioa Sailaren esku uzten dituen abuztuaren 21eko 158/2012 Dekretua, 2012ko abuztuaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (170. zk.). Aipatutako moduko akatsa egin denez testu horretan, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2012/3942 (25/2), azalpen-zatiko zortzigarren paragrafoan,

Honako hau dio:

«Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak nekazaritzako eta nabigazio nahiz arrantzako prestakuntzaren zerbitzuko ardura bere gain hartu ondoren, Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa Sozietate Anonimoaren irakasleak zerbitzu haren barruan sartuko dira. Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa Sozietate Anonimoaren ikastetxeetan diharduten langileetatik irakasle ez diren horiek, bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren barruan sartuko dira. Hori egin ahal izateko, edonola ere, lanpostu-zerrendak aldatu beharko dira; halaxe xedatu baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan».

Baina honela esan behar du:

«Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak nekazaritzako eta nabigazio nahiz arrantzako prestakuntzaren zerbitzuko ardura bere gain hartu ondoren, Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa Sozietate Anonimoaren irakasleak zerbitzu haren barruan sartuko dira. Hazi, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa Sozietate Anonimoaren ikastetxeetan diharduten langileetatik irakasle ez direnak ere Hezkuntza, Unibertsitate de Ikerketa Sailean sartuko dira. Hori egin ahal izateko, edonola ere, lanpostu-zerrendak aldatu beharko dira; halaxe xedatu baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan».


Azterketa dokumentala