Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4449

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (B-2012-48-4889-I).

María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, Beatriz Mueli Mabale andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, B-2012-48-4889-I espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan; eta, era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimendua jakinarazten diogu:

– Alabaren zaintza ematen dion ebazpen judizialaren fotokopia konpultsatua.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modu erabiliz. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 7a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala