Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4446

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko uztailaren 9ko Agindua Miguel Ángel Fernández Chair jaunari eta Eva María Correa Senar andreari jakinarazteko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, 2012ko uztailaren 9an emandako Aginduaren bidez, ezetza eman zitzaion Miguel Ángel Fernández Chair jaunak eta Eva María Correa Senar andreak eginiko babes ofizialeko etxebizitzaren salmenta eskaintzari. Jabetzan duten etxebizitza hori Irunen dago eta EB3-1900/10-LE-052 espediente-zenbakia dauka.

Ezin izan denez aipatutako agindua jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala