Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4445

IRAGARKIA, Euskadiko Heriotza Kausen Erregistrorako informazioa jasotzea prozedura ireki bidez kontratatzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 02/2013-SC.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: «Euskadiko Heriotza Kausen Erregistrorako» informazioa jasotzea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Tramitazioa: aurretiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio-irizpide hauek aplikatuz:

– Prezioa: % 51.

– Lan-planaren edukia: % 49, Administrazio Klausula Zehatzen Pleguko Karatularen 30.2.1.b) puntuan adierazitako azpi-irizpideen arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: kontratuaren gehienezko aurrekontua 77.220 eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZa kontuan hartu gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza). Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: aurkezteko epea amaitzen den arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29.2 puntuan adierazitakoa.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko urriaren 24a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Berariazko Klausula Administratiboen Pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan zehaztutakoa, bere karatulako 29. eta 31. puntuei buruz.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko edo gutxieneko kopuruak): ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza

Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua.

Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

b) Eskaintzak balio-iritzien bidez ebaluatzeko irizpideak:

Data: 2012ko azaroaren 5a, 12:00etan.

c) Eskaintzak formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

Data: 2012ko azaroaren 12a, 12:00etan.

10.– Beste argibide batzuk: ez.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna (hala badagokio). ez.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo administrazio-klausula berezien pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Kontratazio-mahaiko ordezko lehendakaria,

KARMELE DÍAZ DE LEZANA GUINEA.


Azterketa dokumentala