Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4444

IRAGARKIA, Donostialdeko metroaren Herrera-Altza zatiaren trazaduratik hurbil dauden eraikinak ikuskatzeko zerbitzuaren lizitazioa egiteko dena (24A/12 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 24A/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostialdeko metroaren Herrera-Altza zatiaren trazaduratik hurbil dauden eraikinak ikuskatzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

d) Burutzeko epea: lau hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lan-unitateko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: unitate-prezioak Baldintza Teknikoen Agiriaren I. eranskinean daude jasota.

Lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, hirurehun eta berrogeita hamar mila bostehun (350.500) euro izango da, eta horri hirurogeita hamahiru mila seiehun eta bost (73.605) euro dagozkio, BEZagatik; beraz, guztira, laurehun eta hogeita lau mila ehun eta bost (424.105) euro da.

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 97 54.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko urriaren 29a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Eskatutako sailkapena: ez.

Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:

A) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: azken hiru ekitaldietan enpresak izandako negozioen kopuru orokorraren gaineko aitorpena, urtean gutxienez 1.000.000 eurokoa.

B) Kaudimen teknikoa:

a) Eraikinen patologiaren alorrean, azken hiru urteotan burututako lan garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu behar da, zenbatekoak, datak eta lanak non gauzatu diren agertzen dituena. Lan horiek organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, hartzailea sektore publikokoa izan bada, eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiri edo enpresaburuaren aitorpenaren bidez. Beharrezkoa izango da patologiaren azterketaren alorrean azken hiru urteotan 200.000 eurotik gorako lan bat egin izana.

b) Kontratua gauzatzeko ardura dutenen titulu akademikoak eta lan-taldearen kideen curriculum vitaea aurkeztu behar dira. Titulazioak ziurtagiri akademikoen bidez egiaztatu behar dira. Lan-taldean, gutxienez, goi-mailako bi teknikari arituko dira, eraikinen patologia aztertzen bost urteko esperientzia dutenak; delineatzaile proiektugile bat ere egongo da, CAD programak erabiltzen bost urte gorako esperientzia izan behar duena.

c) Enpresaren urteko bataz besteko langile-kopuruari buruzko eta azken hiru urteetako zuzendaritza-taldeko kideen garrantziari buruzko adierazpena eta dagozkion ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Gutxienez, langile-kopurua 50 pertsonakoa izan behar izan da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012ko urriaren 30a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko Dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak: Guztirako balorazioa: 100 puntu.

a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak: Ponderazioa: 20 puntu.

1) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 15 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1 puntua.

2) Epea: Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1 puntua.

b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Ponderazioa: 80 puntu.

1) Egingo diren lanen memoria eta lana egiteko metodologia. Ponderazioa: 50 puntu. Ikus karatularen 30.2.1 puntua.

2) Lan-egitaraua. Ponderazioa: 30 puntu. Ikus karatularen 30.2.1 atala.

10.– «C» gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa:

Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

Data: 2012ko azaroaren 9a.

Ordua: 10:00.

Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– Eskaintza ekonomikoen irekiera.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).

c) Data: 2012ko azaroaren 29a.

d) Ordua: 10:00.

e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

12.– Bestelako argibideak.

13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: 2012ko irailaren 18a.

15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana