Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4442

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarraren bulego mugikorreko sisteman integratuko diren 107 ordenagailu eramangarriz hornitzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2012ko irailaren 25eko Erabakia) (Espedientea: 06-900-12).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 124.000 euro (BEZik gabe). 150.040 euro (% 21eko BEZa barne).

Burutzeko epea: 4 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org), Zerbitzuak>Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2012ko urriaren 23a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta aldez aurretik jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 25a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

Arantza Quiroga Cia.


Azterketa dokumentala