Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4441

EDIKTUA, oinordetza-zuzenbideari buruzko 149/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Francisco Ugalde Azcarreta jaunak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkariak, hau

Jakinarazten dut: Pilar Muriel Yusti Bilbao andrea testamentua egin gabe hil zela-eta (2009ko irailaren 15ean, Bilbon), epaitegi honetan abintestato jaraunsle deklaratzeko 149/12 espedientea bideratu da, Estatuaren abokatuak sustatuta. Espediente horretan, gaur hartutako ebazpenez, jaraunspen horretan eskatzaileek bezainbesteko eskubidea edo hobea dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetan ager daitezen hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera. Eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Eta Pilar Muriel Yusti andrearen jaraunsle ezezagunei jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio dezan ematen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko apirilaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala