Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4440

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 277/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (familia).
Judizioa: 277/11 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Rosa Maria Vilches Blanco.
Abokatua: Maria Carmen Uruñuela Nicolas.
Prokuradorea: Perez.
Demandatua: Jesus Maria Gabriel Martinez Medina.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan epaia eman da, 2012-07-05ean. Hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Auzi-ihesian den Jesús María Gabriel Martínez Medina jaunaren aurka, Rosa María Vilches Blanco andrearen izenean eta ordez, Saioa Pradas de Pablos prokuradoreak aurkeztutako demanda onesten dudanez gero, aipatutakoek egindako ezkontzako dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean eman bekio horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari; eta hartarako, egin bedi idaztagiri egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4709. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jesus Maria Gabriel Martinez Medina demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko irailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala