Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU
4439

EBAZPENA, 2012ko irailaren 21ekoa, Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendariarena, Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legeari jarraikiz, Unibasqen Administrazio Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta Unibasqen Gobernu Kontseilu berriaren osaera jakinarazten duena.

Unibasq - Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak xedatzen duenari jarraikiz, Unibasqen gobernu-organoak egokitzeari ekin zaio, lehenik, Administrazio Kontseilua deuseztatuz, honen ondorioz bere kide guztiak kargutik kenduz, eta, bigarrenik, Gobernu Kontseilua osatuz, hau guztia 2012ko irailaren 20an egindako bileretan hartutako erabakiekin bat etorriz.

Gobernu Kontseiluaren osaera aipatutako legearen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat dator:

– Lehendakaria; Eusko Jaurlaritzan unibertsitate-gaietan eskumena duen saileko sailburua, edo hark eskuordetzen duena, izango da lehendakaria.

– Eusko Jaurlaritzan unibertsitate-gaietan eskumena duen saileko sailburuordea, edo hark eskuordetzen duenak.

– Agentziaren zuzendaria.

– Euskal unibertsitate sistemako unibertsitateetako errektoreak.

– Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izendatutako pertsona bat (merezimendu akademiko aitortuak izan beharko ditu):

– María del Carmen Begoña González Murua.

– Unibertsitateen Euskal Kontseiluak izendatutako sei pertsonak; kontseiluko kideen hiru bostenen gehiengoak izendatu beharko ditu:

– Guy Haug.

– M.ª Paz Espinosa Alejos.

– Ana Martínez Esnaola.

– Esther Giménez Salinas.

– Gregorio Monreal Zia.

– Óscar Altuzarra Maestre.

– Ikasle bat, Euskadiko unibertsitate-ikasleek parte hartzeko organo espezifikoak hautatua. Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea behin osatuta hautatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 21a.

Unibasqeko zuzendaria,

JUAN ANDRÉS LEGARRETA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala