Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4438

EBAZPENA, 2012ko irailaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako 2012. urtean emandako laguntzen berri ematen duena.

2011ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen 2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2012. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2011ko abenduaren 21eko Aginduaren 10.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egitea eragotzi gabe.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala