Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4435

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren mendeko administrazio-zentroetako argindarraren 2013rako eta 2014rako horniduraren kontratazioa Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubidea onartzen duen ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehen xedapen gehigarriko 2. paragrafoaren, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 18.e) artikuluaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleitutako erabilera orokorreko gaiak edo zerbitzuak kontratatzea.

472/2009 Dekretuaren 18 a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.

Gaur egun, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenekoak diren kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren gainerako eraikinak eta Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako gainerako Sailei atxikitako eraikinak goi-tentsioko eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazio zentralizatuak lagundu egiten du zerbitzuen kudeaketa hobetzen, baita gastu publikoa arrazionalizatzen ere.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.

Energia elektrikoaren eta gas naturalaren horniketa –lehen aipatu eremuan– modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan jasotakoa da –eskumenen eskuordetzea–, honakoa xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hortaz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 472/2009 Dekretuko 4.2.c) artikuluak kontratazioaren arloan ematen dituen eskumenen arabera, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen martxoaren 22ko 42/2011 Dekretuko (abenduaren 27ko 276/2011 Dekretuaz aldatutako) 9.j artikuluan ezarritakoarekin arabera, Zerbitzu eta Erregimen Juridikoko Zuzendaritzak, bere titularraren bitartez, sailetako kontratazio-organoei esleitzen die indarrean den Administrazio Orokorreko Erregimen organikoa; betiere, batetik, zenbatekoa dela-eta Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkionen kontra egin gabe, eta, bestetik, Euskadiko kanpoko ordezkaritzei, kontratazio arloan, dagozkien ahalmenen kontra egin gabe.

XEDATZEN DUT:

1.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburua eskuordetzea 2013. eta 2014. urteetan ondoko kontratazioa egiteko: ebazpen honen eranskinean agertzen diren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpeko eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzea.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeren testu bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:

– Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, II. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontratazioa, IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan jasotakoak oro har, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

2.– Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak; bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.

3.– Eskuordetze hau indarrean sartuko da sinatzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 30a.

Zerbitzu eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala