Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4434

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez Mondragón-Mondragón 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren (zirkuitu bikuna) zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da, eta hori guztia Arrasateko udalerrian. Erref.: RI 24055/AT-H-2011-83.

AURREKARIAK

Bat.– 2011ko uztailaren 5ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia-San Sebastián) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi.– Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2011-10-18an EHAAn 2011-10-24an GAOn, eta 2011-10-06an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru.– 2011ko irailaren 22an Arrasateko Udalari bidali zitzaion iragarkia, udaletxeko ediktu-oholetan jartzeko.

Lau.– 2011ko irailaren 14an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaion Arrasateko Udalari, eskariarekin ados ote zegoen, edo aitzitik, kontra ote zegoen adierazteko eta, hala bazegokion, bidezko baldintza teknikoak ezartzeko eskatuz, 2012ko martxoaren 13an berriz ere igorri zen eskari hori.

Bost.– 2011ko irailaren 14an Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari aurkeztutako proiektuaren separata bidali zen eta eskabidearekiko adostasuna edo eragozpenak adierazteko eskatu zen bai eta, hala egokituz gero, baldintza teknikoak ezartzeko. Eskakizun hori berriz ere egin zitzaien biei 2012ko martxoaren 13an.

Sei.– Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak ez zioten erantzun proiektuarekin ados edo ez-ados agertzeko eskaerari; Arrasateko Udalak adierazi zuen ez zegoela ados zuhaitzak moztearekin, eta honako argudio hauek eman zituen: Arrasate-Arrasate aireko linea elektrikoa lurzoru hiritarrean dago eta, sortzen duen eraginaren ondorioz, ez da egoki orain dagoen bezala uzterik; egoera txarrean dagoenez, hirigintzako ikuspegitik, ez da onartzen horiek finkatzea eragin dezaketen instalazio-aldaketen planteamendua.

Zazpi.– 2012ko maiatzaren 9an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresara igorri ziren Arrasateko Udalak aurkezturiko baldintzak/desadostasuna. 2012-06-04an, enpresak erantzun gisa jakinarazi zuen Urdangarin jaunarekin (Arrasateko Udala) hainbat elkarrizketa izan zituela eta alderdiak akordio batera iritsi zirela; beraz, kontu hori konponduta dago.

Zortzi.– Jendaurrean iragarkia jartzeko epearen barruan ez zen alegazio-idazkirik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) emandako esleipenei jarraiki, honako hau

EBAZTEN DU

Arrasateko udalerrian Mondragón-Mondragón 30 kV-ko aireko linea elektrikoa (zirkuitu bikuna) zortasun-zerrendaren zabalkuntzaren ondorioetarako onura publikokotzat deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 19a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala