Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2012ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4432

EBAZPENA, 2012ko irailaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko diren Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Academia iragarki-tauletan 2012ko ekainaren 15eko Ebazpenak eta 2012ko uztailaren 12ko Ebazpena aldatzen dituzten 2012ko irailaren 14ko Ebazpenak. Ebazpen horien bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran –2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenak deitutakoan– behin betiko atxikipenak ebazten dira.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, onartu eta argitaratu zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia. Bada, ebazpen horren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuaz aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuaz, honako hau,

ebazten DUT:

Jakinarazten da 2012ko irailaren 21ean jarri direla, Herrizaingo Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Academia iragarki-tauletan, honako ebazpen hauek: Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko irailaren 14ko Ebazpena, eta 2012ko ekainaren 15eko Ebazpenak eta 2012ko uztailaren 12ko Ebazpena aldatzen dituzten Giza Baliabideetako zuzendariaren 2012ko irailaren 14ko ebazpenak. Ebazpen horien bitartez, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaz deitutako lanpostuak, hau da, Ertzaintzan, izendapen libreko sistemaz eta merituen lehiaketako sistemaz betetzeko lanpostuak behin betiko esleitzen dira. Aipatutako 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpena urtarrilaren 19ko EHAAn (13. zk.) argitaratu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala