Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4419

EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Graduko ikasketa planean egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emateko dena.

Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Gradua unibertsitateko titulu ofiziala da. Ministroen Kontseiluaren 2010eko azaroaren 12ko Erabakiaren bidez ezarri zen, eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko Erabakiaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, 2010eko abenduaren 16an. Bestalde, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez eguneratuak) zehazten du zein prozedura bete behar den dagoeneko egiaztatuak izan diren ikasketa planak aldatzeko. Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Graduko ikasketa plana aldatu behar zenez, dekretu horretan ezarritako prozedura bete dugu; hori behin eginda, jaso dugu Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Espainiako Agentziaren, ANECAren, hau da, idazkia, unibertsitateak aurkeztutako aldaketak onartzen dituela dioena.

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Telekomunikazioaren Ingeniaritza Teknikoko Graduko ikasketa plana, erabaki honen eranskinean ageri den bezala. Oraingo erabaki honen bidez, beraz, graduaren lehengo ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko otsailaren 4an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko martxoaren 4an.

Ikasketa planean egindako aldaketa 2012-2013 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2012ko irailaren 7a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzako errektoreordea,

FRANCISCO JAVIER GIL GOIKOURIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala