Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4278

EBAZPENA, 2012ko irailaren 3koa, Justiziako zuzendariarena, presoak laneratzeko tailerretarako diru-laguntzak ebazten dituena.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduak egiten duen deialdian, presoak laneratzeko tailerretarako diru-laguntzak ematekoan, aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, honakoa ebatzi du hurrengoetan oinarrituz:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– I. eta II. eranskinetan agertzen diren entitateek diru-laguntzak jasotzeko nahitaezkoa den dokumentazioa aurkeztu dute, legezko epean eta eran, 2012ko uztailaren 11ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduan zehaztu bezala.

Bigarrena.– 2012ko abuztuaren 28an bildu zen 2012ko uztailaren 11ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduak bere 10. artikuluan aurreikusten duen Balorazio Batzordea, eta honako hauek osatu zuten:

– Lehendakaria: Justiziako zuzendaria, Marta María Higueras Garrobo.

– Batzordekideak:

1.– Francisco Javier García Bedoya, Martutene kartzelako zuzendaria.

2.– María Vicenta Alonso De la Cruz Basauri kartzelako tratamenduko zuzendariordea.

3.– José María Bastos Marzal, Araba - kartzelako tratamenduko zuzendariordea.

– Idazkaria: Roberto Moreno, Justizia Zuzendaritzako Helduen Justizia zerbitzuko burua.

Balorazio Batzordeak, aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratu ondoren, ebaztea dagokion organoari ebazpen-proposamena aurkeztu dio.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justiziako zuzendaria da aipatutako deialdian zehaztutako diru-laguntzak emateko eta ukatzeko organo eskuduna, 2012ko uztailaren 11ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduaren 13.2 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.– Diru-laguntzak jasoko dituzten proiektuak burutzeko egutegia eskabideekin batera datozen memorietan zehaztutakoa da. Edozelan ere, diru-laguntza jaso duten egitarauetako jarduerak 2012an burutu beharko dira.

Hirugarrena.– Jasotako laguntzak diru-laguntza jaso duten proiektu bakoitzean zehaztutako aurrekontuko partidak finantzatzeko erabiliko dira.

Laugarrena.– Erakunde onuradunek, 2012ko uztailaren 11ko Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduan zehaztutako gainontzeko betebeharrez gain, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta hurrengo bi hilabeteko gehienezko epean, honako dokumentu hauek:

a) Justifikazio materiala: justifikatzeko memoria.

Erakunde onuradunek diru-laguntza jaso duen ekintza edo programaren memoria aurkeztu behar dute.

Aipatu memoriak eraketa librea izango du, ekintza edo programa zehaztuko ditu eta posible denean hauek hartuko ditu barne: diru-laguntza jaso duen ekintza egin den kreditatzen dituen argazki eta dokumentu grafikoak, eta, dagokionean, ekintzaren egitarauak, kartelak, iragarkiak eta argitaratutako gainontzeko material grafikoa, soinuak edota idazlanak.

b) Justifikazio ekonomikoa: justifikatzeko kontua:

Justifikatzeko kontua (memoria ekonomikoa) deialdiaren V. eranskinari jarraituz egingo da, ahalmen nahikoa duen batek sinatuko du eta data jarriko dio. Agiri horrek honako alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:

Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, honako informazio hau jasoko duena: hartzekodunaren eta dokumentuaren datuak, zenbatekoa, dokumentua noiz egin den eta ordainketa data. Gastu bakoitza zein helbururekin egin den azaldu behar da ere.

Aipatu zerrendan argi agertu behar da emandako diru-laguntzari dagozkion gastuak. Gastu horiek diru-laguntzaren zenbatekoaren beste izan behar dira.

Diru-laguntza jaso duen ekintza berbera finantzatzeko jaso diren bestelako diru-laguntza edo finantzazio iturrien aipamena, baldin eta aurretik horien berri ez bazegoen.

Emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastuen ordainagiriak.

Gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordain-agiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren onuradun den pertsona fisikoak edo juridikoak jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, posible izango da lehendabizi jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztea eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko dokumentuak berriro bueltatzea diru-laguntzaren onuradunari.

Fakturak eta ordain-agiriak proiektuen arabera sailkatuta aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatu eta zenbakituak, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da, gastua zein helbururekin egin den azalduz.

Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nominen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

Bosgarrena.– Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntza emateko ebazpenean edo aginduan finkatutako baldintzaren bat bete gabe uzten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, behar izanez gero, jasotako diru-zenbatekoa eta legez dagozkion korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ezarriko zaio, baita beharrezko zigorrak ere; hori guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz bera ordezkatzen duen arauan eta azaroaren 11ko 1997 Legegintzako Dekretuan (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du) jasotakoarekin bat etorriz.

Balorazio Batzordearen proposamena eta arrazoiak kontutan izanik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei zehaztutako diru-laguntza ematea. Ordaintzeko era honako hau da:

a) Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntzaren % 75 laguntza ematearen aldeko ebazpena jakinarazten denean, 15.2 artikuluan aurreikusitako epea igaro bada eta uko egin ez bazaio.

b) Gainontzeko % 25, emandako diru-laguntzaren egindako gastuen jatorrizko ordain-agiriak aurkeztu eta gero Justizia Zuzendaritzan, diruz lagundutako jarduerak amaitu eta hurrengo bi hilabeteko epean, Aginduaren 16. artikuluan jasotzen den bezala.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako proiektuentzako eskabideak ukatzea, bertan zehazten den arrazoiagatik.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justizia sailburuordeari, ebazpen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan aurreikusi bezala. 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Lege bidez aldatua izan zen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 3a.

Justiziako zuzendaria,

MARTA MARÍA HIGUERAS GARROBO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala