Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4272

246/2012 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Bilbo Eskualdeko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, deialdi publikoa iragartzen da Bilbo Eskualdeko Etxaniz Suhiltzailearen Osasun Zentroko unitate-buruaren lanpostua betetzeko.

Bilbo Eskualdeko Etxaniz Suhiltzailearen Lehen mailako atentzioko unitate-buruaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du, ondorengo oinarrien arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Bilbo Eskualdeko Etxaniz Suhiltzailearen Osasun Zentroko unitate-buruaren lanpostua, Ebazpen honen bidez deitzen dena, A1/B1 lanbide-taldeetako Osakidetzako osasun-zerbitzuetako erakundeetan plaza jabetzan daukaten langile finkoek eska dezakete (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratudun langileak), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

1.– Titulu hauetakoren bat izatea.

a).– Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatura izatea, Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialitateduna edo Medikuntza Orokorreko Medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomaren bat izatea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera, edota Pediatrian espezialitatea izatea.

b) Unibertsitate-diplomatura Erizaintzan.

2.– Hizkuntza-eskakizuna.– 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.– Esperientzia.– 4 urteko esperientzia izatea, A1/B1 taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Interesdunek Bilbo Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako eran ere aurkez daitezke.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu gura duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera (aplikazio informatikoan beteta dutenek izan ezik), non Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketaren Memoria-Proiektua txertatuko baita, honako hauek jasoz:

– Titulu Akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia profesionala eta kudeaketa sanitarioarena.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Gerentzia honen ebazpenaren bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2012ko uztailaren 16a.

Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentea,

Jesús Mª Larrañaga Garitano.


Azterketa dokumentala