Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2012ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4269

AGINDUA, 2012ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentrala kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Berak hala eskatuta, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentrala kargutik kentzea María Inmaculada Cereceda Rioja andrea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Agindu hau ematen denetik harako ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu kargu kentze horrek.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala