Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2012ko irailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3975

EDIKTUA, apelazioaren gainean burututako 256/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (4. Sekzioa).

Errekurtsoa: 256/12 seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Yuvinka Anay Halsey Arauz.

Abokatua: Juan Carlos Zabalo Arena.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Alderdi errekurritua: Ministerio Fiskala eta Albaro Pizarro Camacho.

Gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan epaia eman da. Hau dio epaitzak:

«Ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko 12/11 prozeduran –erroilu honen jatorria ere badenean–, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak 2011ko urriaren 13an emandako epaiaren aurka, Yuvinka Anay Halsey Arauz-en prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da; eta, ondorioz, ebazpen hori bere horretan berretsi behar dugu, eta errekurtsoaren kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Jatorriko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4704 0000 00 0256 12 zk.) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-haustegatiko errekurtso berezirako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.

Albaro Pizarro Camacho demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko uztailaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala