Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHENGO AUZIALDIAKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZK-KO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3180

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 406/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 406/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Augusto Azevedo da Rocha.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2012ko apirilaren 25ean. Hona hemen epaitza:

«(...) EPAITZA

Osorik baietsi da epaitegietako prokuradore Jose Alberto Amilibia Mugicak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean aurkeztu duen demanda, Augusto Azevedo da Rocharen aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: bi mila laurehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita lau zentimo (2.494,64), 2010eko urtarrilaren 20tik guztia ordaindu arte sortutako interesak, hitzartutako tasaren araberakoak (%17,25), eta prozedurako kostuak. (...)»

Augusto Azevedo da Rocha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1876/0000/01/040611. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak. (...)»

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala