Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2012ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3170

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoa Basket Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Gipuzkoa Basket Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko martxoaren 7an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, Gipuzkoa Basket Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko («Donosti Gipuzkoa Basket 2001 Saskibaloi Kirol Elkartea» kirol sozietate anonimoak sortu zuen fundazio hori). Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen, 2012ko martxoaren 22an.

Maiatzaren 4an, fundazioaren eraketaren zenbait alderdi teknikori buruzko agiri argigarri eta osagarri batzuk helarazi zitzaizkion zuzendaritza honi.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera:

Kirola eta, bereziki, saskibaloia zabaltzen eta garatzen laguntzea, eta, saskibaloiaren bitartez, kirol-jarduera horretan biltzen diren balioak eta printzipioak transmititzea, hala nola, baztertuta geratzeko arriskuan dauden sektoreen integrazioa, osasuna, gizarte- eta kultura-lankidetza, eta umeen eta gazteen heziketa.

Laugarrena.– Estatutuetako 2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, fundazioaren egoitza honako leku honetan izango da: Anoeta pasealekua, 22.1. solairua, 20014 - Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Bestalde, fundazioak, batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatuko ditu bere jarduerak.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa 30.001 eurokoa da. Zenbateko horretatik, fundazioak hamar mila (10.000) euro ordainduak ditu, eta hala geratu da jasota erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak. Ondare-dotazioaren gainerako zatia –20.001 euro– diru-ekarpenen bidez ordainduko da, gehienez bi urteko epean, eraketa-eskritura ematen den egunetik hasita, eta eskrituran bertan ezartzen den eran.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, –eta Patronatuko lehendakari Miguel Santos Oderiz jauna alde batera utzita–, entitate eratzailearen Administrazio Kontseiluko kideek beteko dituzte hasierako patronatuko karguak, eta entitate eratzaileko kide diren aldian iraungo dute karguan. Hona hemen kideak:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistro-zenbaki honekin: F-331, Donostiako (Gipuzkoa) Gipuzkoa Basket Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2012ko otsailaren 10ean, Donostiako Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean (105 protokolo-zenbakia), egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.

Bigarrena.– Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 7a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.


Azterketa dokumentala