Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3122

840/2012 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko epea luzatu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpen bidez deitutako Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze lehiaketan parte hartzeko (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua LMT izan ezik).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren 3.2 atalean (2012ko ekainaren 19an EHAAn argitaratua) ezartzen da izangaiek 20 egun naturaleko epea daukatela, Ebazpen hori EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 3.1 oinarrian ezarritakoaren arabera eskabidea aurkezteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– 49. artikuluan ezartzen du Administrazioak ofizioz edo interesdunak eskatuta luzatu ditzakeela ezarritako epeak, kontrako agindurik ez dagoen bitartean, ezarritako epeen erdira arte gehienez, betiere zirkunstantziek hala eskatzen badute eta hirugarren baten eskubideak kaltetzen ez badira.

Azaldutako guztiagatik, eta ikusirik ezin dela eskabiderik aurkeztu hasieran aurreikusitako epean gertatutako arazo teknikoengatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan araututakoaren babesean, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan eskumenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea luzatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 627/2012 Ebazpenaren bidez deitutako Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua LMT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua LMT izan ezik). Epe hori 2012ko uztailaren 11ko 14:00etan amaitzen da.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak araututakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PéREZ GIL.


Azterketa dokumentala