Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2012ko uztailaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3115

707/2012 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Laura Bacigalupe Artacho andrea izendatzen da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendari lanpostua betetzeko, eta zerbitzu berezietan deklaratzen da.

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 15eko 207/2012 Ebazpenaren bidez egina (2012ko apirilaren 26ko EHAA, 82. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Laura Bacigalupe Artacho andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ondorioztatu da.

Eta, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua sortzen duen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren Seigarren artikuluan xedatutakoa kontuan hartu behar da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Laura Bacigalupe Artacho andrea Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Hiru urtetarako den izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion momentutik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Denboraldi hori igarotakoan, zuzendariak egindako kudeaketari buruz aldeko ebaluazioak badaude, beste hiru urtez luzatu daiteke lanpostu horretan segitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala