127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2992
IRAGARKIA, Abdelhamid Aissou-ri kontsumo arloko 01A001/03/2012 zehapen-prozeduran 2012-03-30ean emandako ebazpen-proposamena jakinarazten diona.
Ahalegina egin da ebazpen hori Abdelhamid Aissou-ri (azken helbide ezaguna: Gorbeia kalea 11, Vitoria-Gasteiz) ohiko moduan jakinarazten, baina ez da lortu, eta, horregatik, argitaratu egiten da iragarki hau.
Hautsitako araua:
Abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.a) artikulua (6/2003 Legea, Kontsumitzaile eta Bezeroen Estatutuari buruzkoa). Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, informazio-, zaintza-, ikerketa-, ikuskatzailetza-, tramitazio- eta betearazpen-arloko arau-hauste bat da honako hau egitea:
b) Denda, zerbitzu-egile eta profesionalek nahitaezko erreklamazio-orriak ez edukitzea edo ez ematea.
Zehapena:
Abdelhamid Aissou merkataritza-sozietateari (IFK: 0X6747126F) 300 euroko (hirurehun) isuna ezartzen zaio, 6/2003 Legearen 50.5.a) artikuluan tipifikatutako arau-hauste arin bat egin duelako.
Legezko ohartarazpenak
Alegazioak aurkezteko, 15 eguneko epea dago. Aldi berean, jendaurrean jarriko da espedientea, espedientea kontsultatu eta nahi diren dokumentuen kopiak atera ahal izateko. Epea amaitutakoan, behin betiko ebazpena emango du Kontsumobidek.
Hori guztia jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, hain zuzen ere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen). Epe horretan espedientea aztertu ahal izango da, Kontsumobiden (Done Jakue kalea 11, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.
Kontsumobideko zuzendaria,
ANA MARÍA COLLIA POSADA.