127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2991
IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariak 2012ko maiatzaren 17an 48A001/41/2011 zehapen-prozeduran emandako ebazpena Laga Bisuteria, S.L.ri jakinarazteko dena.
2012ko maiatzaren 17an, Kontsumobideko zuzendariak 48A001/41/2011 zehapen-prozeduran emandako ebazpenaren bitartez, Laga Bisuteria, S.L.ri (IFK: B-48790513; helbidea: Santutxu kalea 13, 48004 Bilbao) 300 euroko diruzko zehapena ezartzen zaio, kontsumo arloko arau-hauste ari baten erantzulea delako, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 6/2003 Legearen 50.5.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
Interesdunari ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitara ematen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa betetzeko. Halaber, jakinarazten zaio aipatu ebazpenak ez diola administrazio-bideari amaiera ematen, eta, horrenbestez, Osasun eta Kontsumoko sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Ebazpen horren jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, ordaintzeko epea jakinarazpen-egunean hasi, eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken eguna bitartean egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi, eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean.
Banketxe eta kontu-korronte honetan diru-sarrera egiterakoan, zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatu beharko dira:
BBK
Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia
20950611013239068030 K/K
Zehapena, borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, halaxe xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 9a.
Kontsumobideko zuzendaria,
ANA MARÍA COLLIA POSADA.