Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2012ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
2983

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 9koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak eta maila kualifikatuak) 237 eta 238 zenbakia duten ikastaroetako ikasleei ematea eta baliokidetzea baimentzen duena.

Aztertu egin da Derioko Nekazaritza Eskolak nekazariei eta lorazainei zuzendutako 237 zenbakia duen ikastaroko (oinarrizko maila) ikasleen aprobetxamendu-mailari buruz eta garapenari buruz bidalitako dokumentazioa, baita Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniari Teknikoen Elkargoak helarazitako 238 zenbakia duen ikastaroko dokumentazioa ere.

Honako hauek ere aintzat hartu dira:

Lehenengoa.– Aipatu diren ikastaroetako edukiak bat egiten du PRE 2922/2005 Aginduko eranskinean ageri diren programekin.

Bigarrena.-Izurri-hilkariren bidezko tratamenduak egiteko gaitasunaren egiaztapena arautzen duen Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren hirugarren xedapenaren bigarren idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, unibertsitateko nekazaritza eta basogintza adarretako goi-mailako eta erdi-mailako tituludunek ez dute zertan eskuratu lehenengo puntuan aipatutako txartela, tratamendu fitosanitarioak aplikatzeko.

Hirugarrena.– 2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduak aldatutako Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela ikusi da.

Laugarrena.– Landare Osasuna koordinatzen duen Batzorde Teknikoak aldeko proposamena egin du.

Ikusi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean eman zuen Aginduaren 3.artikulua (agindu horren bidez, nekazal erabilerako plagizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea araupetu eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliokidetzeko arauak eman dira); horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan aritzeko landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoak (237 zenbakiko ikastaroa), ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonentzat.

2.– Maila kualifikatukoak (238 zenbakiko ikastaroa), Nekazaritza ingeniari tekniko ikasketak baliozkotzeagatik, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 9a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MarÍa PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana