Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2891

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruz bideratu den 286/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, zorra aitortzeari buruzko 286/11 prozedura bideratu da, Gipuzkoa Donostia Kutxak eskatuta, Juan Manuel Perezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

38/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko apirilaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Alderdi demandatua: Juan Manuel Perez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zorra aitortzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik auzitegietako prokuradore Ignacio Otermin Garmendiak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Juan Manuel Pérez kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: batetik, zortzi mila laurehun eta laurogeita hamar euro eta hirurogeita hamasei zentimo (8.490,76), tronkoarenak; eta bestetik, % 17,25ean itundutako interesak, mailegu-kontua eta ageriko aurrezki-libreta –zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita– itxi eta hurrengo egunetik zorra guztiz ordaintzen den arte sortutakoak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1865 0000 04 028611. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Juan Manuel Perezi jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 11n.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala