Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2793

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 593/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Adostasunik gabeko 593/11 dibortzioa.

Demandatzailea: Ursule Aurelien Sossa.

Abokatua: Gemma Lomba Sorrondegui.

Prokuradorea: Lezaun.

Demandatua: Annie Toffohossou.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzio-demanda.

2012-03-7an epaia eman da aipatu judizioan, zeinen xedapenezko zatia honako hauxe baita:

ERABAKITZEN DUT

Osorik baiesten dut Beatriz Lezaun Abad epaitegietako prokuradoreak Urzule Aurelien Sossa jaunaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Annie Toffohossou andrearen aurkakoa. Horrenbestez,

Urzule Aurelien Sossa jaunaren eta Annie Toffohossou andrearen arteko ezkontza –2006ko maiatzaren 23an Maine de Cotonou-n (Beningo Errepublika) burututakoa– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia (PZLb, 458.2 artikulua).

Annie Toffohossou demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Aipatu ebazpenaren aurka epaiaren xedapen-zatian jasotzen den errekurtsoa jarri ahalko du ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana