Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2012ko ekainaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2790

EDIKTUA, 841/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 841/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jose Luis Lopez Garcia.

Abokatua: Alfonso Ramos Bilbao.

Prokuradorea: Lopez Abadia.

Demandatua: Joseba Koldobika Conde Goikoetxea.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-03-6an, eta honakoa da bere epaitza:

Baietsi egiten dut López Abadia Rodrigo prokuradoreak José Luis López Garcíaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Koldo Conde Goicoechearen aurkakoa. Hori dela-eta, demandatzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 37.800 euro, zenbateko horrek 2011ko maiatzaren 31tik sortutako legezko interesak, eta legezko interesak bi puntutan gehituta, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera. Prozesuko kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Joseba Koldobika Conde Goikoetxea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana