Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2564

IRAGARKIA, 2012ko maiatzaren 2koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, ondoren zehaztutako instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko dena: Alegia-Alegia, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea Alegia TBAE eta 62. euskarri tartean, Alegia eta Altzo udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24005/AT-H-2011-116.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2011ko abuztua, industria-ingeniari tekniko Eduardo Miguélez Pérez jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Alegia eta Altzo udalerriak.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 6.558 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabaltzearen ondorioetarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10ean dagoen lurralde-ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko maiatzaren 2a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala