Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2561

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen egoitza berria Bilbon, Albia I eraikuntzaren 14. eta 15. solairuetan, egokitzeko lanen bigarren fasearen esleipena argitara emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Euskal Trenbide Sarearen egoitza berria Bilbon, Albia eraikuntzaren 14. eta 15. solairuetan, egokitzeko lanen bigarren fasea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko martxoaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 1.586.354 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko maiatzaren 14a.

b) Kontratista: Balzola SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 1.138.486,98 euro (BEZik gabe).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2,5 hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen denetik aurrera.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2012ko maiatzaren 21a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala