Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2558

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historiekoetako inprimaki ofizialak eta ez ofizialak, bozketarako kartazalak eta gainerako kartazalak egin eta banatzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa lizitatzeko dena (Espedientea: PE-004/13).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Herrizaingo Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: PE-004/13.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bai, 3 lote.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren instalazioetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: oinarri teknikoen pleguan dagoena.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 195.000 euro (165.254,24 euro, gehi 29.745,76 euro BEZari dagozkionak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es.

g) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko ekainaren 21a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Ekonomia– eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: finantza-erakunde baten txostena.

– Betekizunak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adieraziko, kontratuaren aurrekontukoaren adinako kaudimena duela: 195.000 euro.

B) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak: azken bost urteetan, enpresa lizitatzaileak egindako lan behinenen zerrenda; datak, zenbatekoak eta onuradunak aipatu beharko dira.

– Betekizunak: nahitaezkoa da lanotako hiru gutxienez kontratu honen helburuarekin lotuta egotea.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko ekainaren 21eko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira, Kontratazioan. (Donostia kalea 1) edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpena eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen badira, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, - E aldea - solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: «C» gutun-azala, 2012ko ekainaren 28a; eta «B» gutun-azala: 2012ko uztailaren 3a.

e) Ordua: 11:00ak, egun bietan.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila, Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Herrizaingo Saila - Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizuneko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 21a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala