Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2556

EDIKTUA, lesioei buruzko 234/12 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta testigantza ematen dut 234/12 falta-judizioan epaia eman dela, zeinaren epaitza eta idazpurua honakoak baitira:

46/12 EPAIA

Donostian, bi mila eta hamabiko otsailaren seia.

Silvia Villanueva Hormíasek, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 234/12 falta-judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, lesio-falta bat dela-eta, Salvador Moreno Gonzalezen aurka bideratua. Fiskaltzak parte hartu du.

EPAITZA

Absolbitu egiten dut Salvador Moreno Gonzalez, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jasota gera dadin, Salvador Moreno Gonzalezi epaia jakinarazteko balio dezan –egun ez baitakigu zer helbide duen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko otsailaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala