Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2553

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 880/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, 880/10 prozedura bideratu da, behin betiko neurriak aldatzeari buruz, Mercedes Henares Cuevasek eskatuta, Toufik Ayadi-ren aurka. Prozedura horren gainean, epai eman da, eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

Bilboko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu Francisco Javier Osa Fernándezek ikusi ditu, seme-alaba adingabekoenganako neurriak aldatzeari buruzko 880/10-K autoak. Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Mercedes Henares Cuevasek eskatuta –Begoña Martín Gutiérrez prokuradoreak ordezkatuta eta Ana Unceta-Barrenechea Pérez del Río letraduak defendatuta–. Alderdi demandatua Toufix Ayadi jauna da, auzi-iheslaria bera. Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Begoña Martín Gutiérrez prokuradoreak Mercedes Henares Cuevas andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Toufix Ayadi jaunaren aurkakoa (auzi-ihesean). Demanda horrek partez aldatzen ditu 2004ko irailaren 9ko banantze-epaian hartutako neurriak (epaitegi honetan bertan bideratutako adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 292/04-R autoak). Horiek horrela, honako hauek erabakitzen ditut:

1.– Aurrerantzean ere, amak izango du XXXXX adingabeko semearen zaintza eta jagoletza. XXXXX alabaren zaintza eta jagoletza ere amak izango du.

2.– Seme-alabekiko guraso-ahala biek baliatuko dute, eta konpromisoa hartzen dute haiei eragin diezaieketen garrantzizko erabakiak adostasunez hartzeko; adostasunik ez bada epaileak erabakiko ditu, salbu eta presa dela-eta beste ezkontideari kontsulta egitea ezinezkoa denean, esate baterako: osasunari dagozkion gaiak, ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa eta antzekoak; betiere ahal denik eta arinen egin beharrekoak badira. Kasu horietan, seme-alabak berekin duen gurasoari egokituko zaio erabakia hartzea.

Guraso-ahalaren arloan, guraso bien adostasunarekin hartu beharreko erabakiak dira honako hauek: ohizko bizilekuari doakion udalerriz beste batera aldatzea adingabekoen bizilekua, halaber atzerria aldatzea, salbu eta oporretako bidaiak; ikastetxea aukeratzea eta ikastetxez aldatzea; eskolaz kanpoko edo osagarrian diren aktibitateak erabakitzea; urgentziazkoak izan barik iraupen handiko diren egintza medikoak, halaber arlo psikologikokoak; muntako ekintza erlijiosoak eta sozialak, esate baterako, Lehen Jaun Hartzea. Jagoletza ez duen gurasoak badu eskubiderik seme-alabek eskolan duten bilakaeraz informazioa jasotzeko, eta, halaber, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzekoa eta bai, seme-alaben osasunari dagokionez, osasun egoeraz eta tratamenduaz informazioa jasotzeko.

3.– Aitak seme-alabekin hitz egin eta egotea izango du, bi alderdiek libreki eta egoki adostutako eran. Nolanahi ere, alderdien artean adostasunik ez badago, hauxe izango da bisiten gutxieneko erregimena: aita bi asteburutik behin egon daiteke seme-alabekin, ostiraleko 20:00etatik igandeko 20:00etara –amaren etxean hartu eta utziko beharko ditu–, eta, halaber, abuztuan eta Gabonetako eta Aste Santuko oporren lehen erdian –urte bikoitietan–, eta uztailean eta Gabonetako eta Aste Santuko bigarren erdian, urte bakoitietan.

4.– XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabekoen elikagaiengatik, aitak lanaren bidez nahiz langabezia-sorospen bidez unean-unean eskuratzen dituen diru-sarrera garbien % 28 ordainduko dio amari, hilero, aurreratuta, eta hileko lehenengo bost egunetan. Edozein kasutan ere, gutxienez 200 euro ordaindu beharko du (100 euro, seme-alaba bakoitzeko). Amak izendatutako banku kontuan sartuko du diru hori, eta urtarrilaren batean eguneratu beharko du urtero, inork hala egiteko eskatu gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, oinarritzat aurreko urtealdia hartuz; lehen eguneratzeak 2012ko urtarrileko batetik aurrera izango ditu ondorioak. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

5.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte seme-alaben ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika– eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua gauzatzeko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto (Banco Español de Crédito) taldean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4709 zenbakia); errekurtsoa aurkeztean, zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Toufik Ayadi demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala