Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
2544

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 7koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (57/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (57/2012 prozedura laburtua) aurkeztu da Ertzaintzaren komisario izateko ikastaroan sartzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai kalifikatzailearen 2011ko maiatzaren 2ko idazkiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko gaitzespenaren kontra. Eta, Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2012ko maiatzaren 7a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDiBAR.


Azterketa dokumentala