Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2012ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
2542

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bake Epaitegietan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoen lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitzeko dena.

2011ko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (152. zk.) uztailaren 26ko 179/2011 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu zerrendak onartzeko dena. 2012ko otsailaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (23. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bake Epaitegietako lanpostu zerrendak onartzeko den uztailaren 26ko 179/2011 Dekretuaren hutsen zuzenketa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Bake Epaitegietan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoen lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak hutsik daude. Lanpostu horiek aurrekontu-zuzkidura dute, eta horiek betetzea beharrezkotzat jotzen da zerbitzuaren betebeharrei erantzuteko.

Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) artikuluan, euskal herritarrei aitortzen zaie Administrazioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein erakunde edo entitaterekin harremanak hitzez eta/edo idatziz euskaraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea.

Halaber, bere 6.1 artikuluaren arabera, herritar guztiei aitortzen zaie, Autonomia Erkidegoaren lurraldean, herri-administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta beren aukerako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.

Beraz, lanpostu horren deialdia egingo da berariazko lehiaketaren bitartez, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. tituluan, eta 43. artikuluan eta ondorengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Xedapen Indargabetzaile Bakarrean –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen– ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Deialdia.

I. eranskinean zerrendatzen diren lanpostuagatiko eta/edo hizkuntzagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa deitzea, Bulego Judizial berria ezartzeko Legeria Prozesala aldatzeko Legearen osagarri den azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoan xedatutakorekin bat.

Bigarren artikulua.– Eska daitezkeen lanpostuak.

1.– Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskinean bilduta dauden lanpostu hutsen artetik edozein eskatu ahal izango dute, betiere eskabideak aurkezteko amaiera-datan eskatzen diren baldintza orokorrak eta bereziak betetzen badituzte, parte hartzen dutenean dauden Kidego edo Eskalan duten egoera administratiboa barne, eta deialdiari buruzko behin betiko ebazpena ematen den arte eusten badiete.

2.– Lanpostu huts horiek I. eranskinean jasota dauden lanpostu kodea eta dotazio zenbakiaren arabera identifikatuko dira.

3.– Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten lanpostuak zuzen identifikatu dituztela, izan ere, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren ez da egindako eskaeraren aldaketarik ezta, esleipenaren kasuan, uko egiterik ere onartuko.

4.– Berariazko lehiaketa honetan parte hartzeko gutxieneko denbora, 1451/2005 Errege Dekretuaren 49.7 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez du dekretu horren 46.1 artikuluan ezarritako mugak arautuko.

Hirugarren artikulua.– Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

1.– Baldintza orokorrak:

1.1.– Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eta Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketa eta Laguntza Judiziala Kidegoetako edo Eskaletako hutsik dauden eskakizun bereziko lanpostuak eskatu, esklusiboki eta behin bakarrik, destinoa lanpostu horiek beteko diren udalerrian duten Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko karrerako funtzionarioek, jarduneko zerbitzuan badaude edo lanpostua gordeta badute, betiere, eskatutako baldintza orokorrak eta deialdi honetan zehaztutako berariazko eskakizunak betetzen badituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean amaitzen den egunean, eta lehiaketaren behin betiko ebazpena eman arte gordetzen badituzte

Akoplamendu-prozesua denez, hauek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu: eszedentzia-egoeran dauden funtzionarioek, lanpostua gordetzeko eskubiderik gabe; lan-etenaldi irmoan daudenek, etenaldi horrek dirauen artean; eta nahitaezko lekualdatzearekin zehatuek, zehapena ezarri zaien herrian berean bada destinoa. Honek urtebete edo hiru urte igaro arte iraungo du, falta larria edo oso larria bada, hurrenez hurren.

2.– Baldintza bereziak:

Parte hartzen duten funtzionarioek lortu nahi duten deialdi honen xedekoak diren lanpostuak betetzeko eskatzen den euskara ezagutzaren baldintza bete behar dute eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Horretarako, lanpostu bakoitzak ezarrita duen hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute. Hizkuntza-eskakizun horiek deialdiaren I. eranskinean zehaztuta daude, Lanpostuen Zerrendan xedatuta dagoenaren arabera.

Laugarren artikulua.– Baremoak.

Eskakizun bereziko lanpostuak esleitzeko merezimenduak balioetsiko dira, batetik, antzinatasuna balioetsiz abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.a) artikuluan balioesteko ezarritako baremoaren arabera, eta, bestetik, Autonomia Erkidegotako berezko hizkuntza ofizialaren ezaguera balioetsiz abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.b )artikuluan xedatutakoaren arabera: Lanpostuagatiko eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko, aurretik zehaztutakoez gain, Zuzenbideko Lizentziatura titulua izatea balioetsiko da, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.a artikuluan xedatutakoaren arabera.

1.– Antzinatasuna.– Kidegoan emandako benetako zerbitzuengatik bi puntu emango dira zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzionalki kontatuko dira (0,00555556 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta 60 puntu emango dira gehienez.

2.– Euskara. Lanpostu hau betetzeko eskatzen dena baino euskararen ezagutza-maila altuagoa egiaztatzen bada, 12 puntu lortuko dira gehienez.

Adierazitako ezaguera hori behar bezala egiaztatu beharko da aurkeztutako tituluaren eta titulu horri dagokion mailaren ziurtagiri ofizialaren edo homologazioaren bitartez. Aurkezten diren dokumentuak, hizkuntzaren ezaguera hori egiaztatzen dutenak, behar bezala konpultsatutako fotokopiak izango dira, eta baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira balioetsiko.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan, eta adierazitako Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Hizkuntza-eskakizuna esleitu gabe duten lanpostuak:

2. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

3. hizkuntza-eskakizuna: 8 puntu.

4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

2. hizkuntza-eskakizuna esleituta duten lanpostuak:

3. hizkuntza-eskakizuna: 8 puntu.

4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

3. hizkuntza-eskakizuna esleituta duten lanpostuak:

4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

3.– Zuzenbideko Lizentziatura. Lanpostuagatiko eskakizun bereziko lanpostuetarako, Zuzenbideko Lizentziatura egiaztatzeak 12 puntu emango ditu.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean balioetsiko dira merezimenduak. Agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, eta, eskakizun hau bete ezean, ez dira aintzat hartuko.

Bosgarren artikulua.– Eskabideak aurkezteko ereduak eta epeak.

1.– Lehiaketan parte hartzeko eskabideak agindu honen II. eranskin gisa argitaratutako ereduaren arabera doituko dira. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hamar (10) egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira.

Eskabideak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari helaraziko zaizkio, eta Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATeko sarrera-erregistroetan aurkeztuko dira, edo Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

2.– Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igorri ahal izango dira.

Posta-bulegoetan aurkezten direnak ondoren adierazitako bi eratako edozeinetan bidali ahalko dira:

a) Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskaeren Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetako erregistroaren edo Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailekoaren sarrera-data eskariak aurkezteko epea amaitu aurretikoa izan beharko da.

b) Posta ziurtatuaren bitartez; kasu horretan, posta-bulegoetan gutunazal irekian aurkeztuko dira, igorri aurretik, postako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko. Lehiaketan parte hartuko dutenek posta-bulegoaren zigilua duen eskaria igorri beharko dute, eta eskariak aurkezteko epea amaitutakoan ez da onartuko baldintza hori betetzen ez duen eskaririk, nahiz eta ondoren egiazta daitekeen egoera hori.

3.– Lehiaketa honetan parte hartzen duen funtzionario bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du.

4.– Eskariak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat, hau da, eskaria ezin izango da aldatu. Norbaitek bere eskabidea zuzendu nahi badu, beste eskabide bat aurkeztu ahal izango du, eskabideak aurkezteko epean, eta azken eskabideak aurrekoa automatikoki ezeztatuko du.

Eskabideak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

Seigarren artikulua.– Eskaerak balioestea.

Merezimenduak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu bidez izendatutako balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu.

Balorazio-batzordea Administrazioaren ordezkari diren lau kidek osatuko dute, eta haietarik bat gutxienez Justizia Administrazioko funtzionario izango da. Administrazioak izendatutako kideetatik hautatuko dira lehendakaria eta idazkaria.

Dagokion alorrean ordezkari gehien duten sindikatuek bi ordezkarirekin hartuko dute parte Batzorde honetan.

Deitutako lanpostuari atxikitzen zaion titulazio bera edo maila handiagokoa eskatzen den kidegoetakoak izan beharko dute batzorde horietako kide guztiek.

Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak parte-hartzaileek parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten aztertuko du eta Balorazio Batzordeari laguntza emango dio merezimenduak balioesteko, parte-hartzaileen espediente pertsonalean dauden datuen eta hauek, eskariak aurkezteko epean, aurkezten duten dokumentazioaren arabera.

Zazpigarren artikulua.– Esleipenak.

1.– Lanpostuak esleitzeko lehentasun-hurrenkera deialdi honetako laugarren artikuluan ezarritako baremoen arabera lortzen den guztizko puntuazioak emango du.

2.– Guztizko emaitzan berdinketarik gertatuz gero, kidegoan antzinatasun handiena nork duen begiratuko da.

Zortzigarren artikulua.– Behin-behineko ebazpena.

1.– Deialdi hau behin-behinean ebatziko da, eta aldi berean argitaratuko da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan eta www.justizia.net web-orrian.

Behin-behineko ebazpena ematearekin batera, baztertuen zerrenda jarriko da leku horietan, baztertzeko kausak azalduta.

2.– Onartuen behin-behineko ebazpenak adieraziko du destinoa ematen zaien interesdunen jatorrizko lanpostua eta herria, baremoa eta behin-behinean esleitutako lanpostua.

3.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko ebazpenaren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira aipatu web-orrian eta iragarki-oholetan argitaratu eta hamar eguneko epean; horretarako, behar den dokumentu bidezko froga eta aurkeztu zuten eskabidearen fotokopia zigilatua aurkeztu beharko dituzte epe horretan Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailean, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela, eta bildutako datuak, baremazioa eta behin-behinean emandako destinoa onartzen dituela.

Ezin izango dira inola ere zuzendu eskabideetan deialdi-hurrenkerako zenbakiei buruzko transkripzio akatsak, deialdi honen 2.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubide-igurukimenik ematen, lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.

Bederatzigarren artikulua.– Behin betiko ebazpena.

1.– Alegazioak ebatzi ondoren, deialdi hau Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu batez ebatziko da behin betiko.

2.– Ez bada lortzen agindua Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzea, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarren artikulua.– Esleitutako destinoen izaera.

1.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako.

2.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hamaikagarren artikulua.– Errekurtsoak.

Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten denetik hilabete pasatuta, ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo beharko da; orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, lehen adierazitako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala