Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., asteartea,2012 maiatza 29


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PEÑASCAL, S. COOP. ETA ZUNBELTZ, S. COOP.
2403

IRAGARKIA, Peñascal, S. Coop. eta Zunbeltz, S. Coop. sozietateek xurgapen bidez bat egin dutela argitara ematen duena.

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan eta hurrengoetan, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 62 artikuluan ezarritakoaren arabera, hau jakinarazten da:

Peñascal, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta Zunbeltz, S. Coop. (sozietate xurgatua) sozietateek ezohiko batzar orokorra egin zuten 2012ko apirilaren 30ean. Bada batzar horietan aho batez erabaki zuten kooperatiba-sozietate biak bat egitea, lehenak bigarrena xurgatuz, bat-egite proiektuan finkatutako baldintzen arabera. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailatu zen eta aldeko kalifikazioa eman zioten bertan, legeetan eta estatutuetan jarritako betekizunak konplitzen direnez gero.

Halaber, jakinarazten da bat egiten duten entitateetako bazkideek kooperatibatik ateratzeko eskubidea dutela, eta hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritako moduan.

Bilbao, 2012ko maiatzaren 8a.

KONTSEILU ERREKTOREETAKO LEHENDAKARIAK.


Azterketa dokumentala