Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
2395

IRAGARKIA, 2012ko apirilaren 18koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, ondoren zehaztutako instalazio elektrikoa jendaurrean jartzeko dena: Mondragón-Barrio Concepción 13,2 kv-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) eta haren deribazioek ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea, Arrasate udalerrian.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia-San Sebastián).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-114.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoak; industria-ingeniari tekniko Eduardo Miguelez Pérez jaunak sinatu zuen proiektu hori, 2011ko irailean.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Arrasate udalerria.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 2.171 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da, horren zor-zerrenda zabaltzearen ondoriotarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10 zenbakian dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua aztergai jar dadin, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.

Donostia-San Sebastián, 2012ko apirilaren 18a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana