Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2380

AGINDUA, 2012ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gernika-Lumoko (Bizkaia) «San Fidel Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) «San Fidel Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da, non baimena eskatzen baita Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek hari buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (2010eko martxoaren 12ko BOE); 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (1992ko apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko, 2012-2013 ikasturtetik aurrera:

Kode zenbakia: 48005469

Izen espezifikoa: «San Fidel ikastola».

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Carlos Gangoiti 11.

Udalerria: Gernika-Lumo

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate 1 gehitzea, 25 ikaspostukoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 9 unitate. Edukiera:

● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat; 8 ikaspostu.

● 4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; 13 ikaspostu, unitateko.

● 4 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 18 ikaspostu, unitateko.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 7 unitate, 167 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, baliogabetu egingo da emandako baimena.

3. artikulua.– Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du ikastetxeak, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana