Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2012ko maiatzaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
2379

77/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeari buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko dena.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.4 artikuluko aurreikuspenarekin bat etorriz (15/1998, 6/2000, 1/2003 eta 4/2005 legeek aldatu zuten aipatutako 5/1990 Legea), azaroaren 24ko 601/2009 Dekretua eman zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeko zena.

Maiatzaren 18ko 137/2010 Dekretuak, Hauteskunde-batzordeko lehendakaria ordezten duenak, goian aipatutako 601/2009 Dekretua aldatu zuen.

Dekretu honek, orobat, 601/2009 Dekretua aldatzen du, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-batzordeko kide ez-judizial baten izendapena dela-eta. Kide hori Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatu du, postu hori hutsik dagoelako; hala dago xedatuta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18.1.c) artikuluan.

Hori guztia dela eta, Herrizaingoko sailburuaren proposamenez, eta gaia Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko maiatzaren 22an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiak hautaturik, Aitor Zaldua González jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko kide izendatzea, Iñaki Etxebarria Aizpurua jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko maiatzaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana