Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2320

EDIKTUA, Gizarte Gaietako sailburuordearena, beherago zerrendatzen diren espedienteei buruzkoa (255/2006 Dek/Zuz./2012-04-25).

Alfonso Gurpegui Ruiz jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako sailburuordeak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan jasotzen diren diru-laguntzei buruzko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri dute interesdunek Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ukatzeko eta atzera egiteko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraiki.

Zerrendatutako espedienteetan emandako ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan (dagokionean), ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean, hala agintzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 25a.

Gizarte Gaietako sailburuordea,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala